Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  
Non sailkatua : 2009 Maiatza 26

Liburuari buruz

·         Aurkezteko sarrera idatzi:

Itsaslabarreko etxea liburua irakurri dut azken hiruhilabete honetan. Liburua hau Miren Agur Meabek idatzi zuen, idazle honek liburu honengatik “Euskadi Saria” irabazi zuen 2002an. Liburu honen argitaletxea Aizkorri da.

·         Liburuaren ezaugarriei buruz informatu: egilea, izenburua, argitaletxea… Ez egin zerrendarik, paragrafoa erredaktatu.

Itsaslabarreko etxea liburua Miren Agur Meabek idatziko liburua da. Liburu hau Topaleku liburu bildumakoa da eta bere argitaletxea Aizkorri da.2001ean argitaratu egin zen liburua. Idazleak, liburu honen bidez “Euskadi Saria” irabazi zuen 2002an.

·         Azaldu zergatik irakurri duzun (baten batek gomendatu dizu, izenburua deigarria zen, idazle beraren beste liburu bat irakurria zenuen…)

Liburu hau irakurri egin dut, beste hiru lagunekin, bakoitzak liburu bana erostea adostatu genuelako eta niri orain liburu hau irakurtzea egokitu zaidalako.

·         Bilatu argitaletxeak (edo on-line dagoen liburudendaren batek) ematen duen laburpena eta kopiatu eta itsatsi. Egin aipamena (“Hona hemen x-ek ematen duen laburpena:…). Eta jarri hartu duzun tokiarekiko esteka. Ikaskideren batek irakurria bazuen liburua, bere blogeko sarreraren esteka ere jar dezakezu.

Hona hemen Galtzagorri elkarteak liburu honi buruz egiten duen laburpena:

16 urteko neska bakarti eta sentibera batek aurkituko du bere lehen amodioa uda batez. Hori ez da izango aurkikuntza bakarra; itsaslabarreko Solaiz Enea etxezaharra, eta honek ekarriko dizkion abentura eta dohakabe guztiek ere ematen diote gorputza elaberriari.
Itsaslabarreko etxea agertzen den unetik misterioa eta intriga nabarmenduko dira. Detektibeak izango bailiran, Joana protagonista eta bere amodioa Alain, Solaize familiaren inguruko kondaira argitzen hasiko dira, dena jakin arte. Bukaerako argitze hura drama “gorri” eta “beltza” delarik.
Den–dena ezagutuko dugu bere koaderno morean idatzitakoa gogorarazten digun neurrian, urte batzuen ostean, alegia.
Adio iraganari, adio gaztetan izandako amets eta ilusioei, izan liteke obra honen mezutako nagusia. Gaztetan guztia bizi izaten da ilusio handiaz hala ere dramatiko batez; lehen amodioa betiko dela eta zorigaitzak konponezinak direla ere uste egiten da. Baina, tragediarik tragikoena gertatu arren, etorkizun luze eta tentagarriari eutsi ahal eta behar zaiolako esanahia helarazten digu idazleak. Iragana iraganean baztertu.

http://www.galtzagorri.org/euskara/idazleak/miren-agur-meabe-plaza/sariak/2002-euskadi-saria

Segidan, Jone Fernandezek liburu honi buruz egindako laburpena aurkeztuko dut:

  Joana, bere koaderno morea irakurriz 16 urte zituenean gertatu zitzaion gertakariak kontzatzen dite. Beti gustatu izan zaio itsaslabarrera joatea bera bakarrik igeri egiteko eta bere gauzetan pentsatzeko. Egun batean euria egiten ari zela harpa baten musika entzun zuen, eta inoiz ikusi ez zuen etxe batetik ateratzen zen. Hotza eta beldurraren ondorioz korrika joan zen bertatik baina koaderno morea erori zitzaion konturatu gabe. Bi egunen buruan, bere maiteminduarekin, Alainekin, joan zen bertara bere koaderno kuttuna berreskuratzeko. Baina Alain oso kuxkuxeroa zenez etxe barrura sartu ziren miatzera baina korrika joan ziren beldurra zela eta. Joanaren herriko festetan, norbaitek papertxo bat eman zion eta etxe horretara bueltatzeko gonbidapena zenez, Alainekin itsaslabarreko etxera joan zen. Bertan bi emakume zeuden batak Dolores izenekoa eta besteak esaten zuen Zorione Lope de Loizaga deitzen zela eta Joanaren amamak kontatutako istorioaren arabera, etxe horretako jabearen arreba zen. Honek, Joanaren amama kontatutako istorio bera kontatu zieten hauek biei. Kaiet Lope de Solaizek Ameriketan egon ondoren Lucille Saint-Angekin bueltatu zen, bere emaztea. Kontatu zieten Kaiet hil zela auto istripu batean eta Lucille erre egin zela bere etxearekin batera. Ikaraturik joan ziren Joana eta Alainek, baina azkenean neska konturatu zen emakume hark ez zela Zorione Lucille baizik. Alainek bere kabuz itzuli zen itsaslabarrera eta bueltatzen ez zenez Joanak bere bila joan zen. Ailegatu zenean Doloresek kontatu zion Lucille deabrua zela eta seme bat izan nahi zuela eta horretarako Alain erabiltzen ari zela, eta hori esan ondoren bere burua leihotik bota zuen. Joana Amainen bila joan zen beste logelara, baina etxea sutan hasi zen eta ezin izan zuen atera. Poliziak bakarrik aurkitu zuen Alain hilda eta Joana minduta ez beste besterik. Pentsatu zuten Joana gezurretan ari zela baina, orain arte igarotako denboran ez du inoiz ahaztu gertakari hori.

http://jone.mundua.com/

 

Hau da Joseba-k liburu honi buruz egindako laburpena:

Liburuak Joana, 16 urteko neska baten historia kontatzen du eta kostaldeko herri txiki batekoa da Garraitzeta izenekoa. 

Neska honek Alain izeneko mutil bat gustuko du, berak baino urte bat gehiago daukanak. Horrela egun batean berarekin hizketan hasi eta herriko jaietan elkarri hobeto ezagutzeko aukera dute.

Horrela liburuaren korapiloa hasten da. Joana normalean kala batera bainatzera joaten da eta egun batean euria hasita, babesteko leku bat bilatzen ari zelarik konturatzen da bertan etxe zahar eta abandonaturik bat zegoela izkutaturik belar eta zuhaitz… artean. Baina nahiz eta abandonaturik egotearen antza eman, oso harrigarria iruditu zitzaion arpa soinua bertatik entzutea. Hasieran ez zuen ezer sumatu, bakarrik pentsatu zuen inoiz ez zela konturatu hor etxe bat zegoela.

Horrela bere etxera itzulita konturatu zen bere koaderno morea (eguneroko gertaerak idazteko erabiltzen zuena) etxe misteriotsu horren inguruetan ahaztuta utzi zuela. Beraz, egun batzuk barru bertara bueltatu behar zuela pentsatu zuen. 

Etxe horretara bueltatzeko momentuan eraikin horri buruzko jakinmina sortarazi zion, eta erabaki zuen bere amamari haren inguruko informazioa galdetuko ziola. Eta horrela Lope de Solaizeko familiarena zela jakin zuen eta baita ere sute baten ondorioz hondatu zela.

Hurrengo egunean Alainekin joan zen etxe hartara, sartzean beheko plantako sarrera inguruko logela batzuk miatu ondoren soinu arraro batek handik korrikan ateratzea eragin zien.eta animali batena izango zela pentsatuz bere lagunengana bueltatu eta hondartzarantz jo zuten gero festetan berriro murgiltzeko asmoz.

Modu horretan hasi zen etxe horri buruzko informazioa biltzen eta ikertzen: famili aberats horren armarriaren istoria, egon ziren pasadizoak eta beste hainbat bitxikeriak.  

Hurrengo egunetako batean, herria festetan segitzen zela ohartxo bat jasotzen du, non etxe horretara joateko gonbidapena egiten diote. Orduan, Alainek eta Joanak elkarrekin joatea erabakitzen dute. Hartara ailegatzean, emakume arraro batzuekin topatzen dira. Hizketan hasten dira eta etxe horren antzinako familiakoak direla konturatzen dira eta familiari buruzko kontakizunak egiten dizkiete. Agur esateko orduan andreek gomendatu diete ez bueltatzeko.

Egun horretatik aurrera, denbora luzean egon ziren leku horretara  itzuli barik, zeren festak amaitu ziren, Alain uda gurasoekin kanpora pasatzera joan zen eta Joana lagunekin geratu zen. Bapatean egunen batean, etxe horretako emakume bat ikusi eta bere joan zen herriko kanposanturaino, han bertan gertatutako gauza batzuk ikusita, susmagarri bezala hartzen ditu. 

Berriro Alain itzulita, etxe misteriotsu hartara joatea erabakitzen dute eta konturatzen dira emakumeak gaiztoak direla. Alain harrapatu eta sute handi baten ondorioz ezin izan zuten alde egin.

Honezkero,  suhiltzaileek ailegatzean ezin izan zuten Alain salbatu eta bertan hil zen erreta, Joana bai salbatzea lortu zutela. 

Alaini poema bat eskaini eta bere koaderno morea itsaslabarrera bota zuen, honekin amaitzen da ipuin honen historia. 

http://josebacortes.mundua.com/2009/02/23/itsaslabarreko-etxea/

 

 

·         Liburuari edota egileari buruz ari diren weborri eta blogen estekak jar ditzakezu, zeure ikaskideenak barne (“Blog hauetan aurki daiteke informazioa egileari/idazleari buruz: / Weborri hauek egileari buruzko informazioa eskaintzen digute:…”)

Nire ikaskideen blog hauetan aurkitu daitezke Itsaslabarreko etxea liburuaren eta idazleari buruzko informazioa:

http://jone.mundua.com/

http://josebacortes.mundua.com/2009/02/23/itsaslabarreko-etxea/

Oharra: ez ditut liburu hau irakurri duten ikaskide gehiago aurkitu.

Ondorengo weborri hauek egilea eta liburuari buruzko informazioa eskaintzen digute:

http://www.galtzagorri.org/euskara/idazleak/miren-agur-meabe-plaza/sariak/2002-euskadi-saria

http://www.miren-agur-meabe.com/

http://eu.wikipedia.org/wiki/Miren_Agur_Meabe

 

·         Argitaletxeak berak ematen duen liburuaren irudia erabili, edo liburuaren gaiarekin harremana duen beste irudiren bat.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

                                                                                     

 

 

 

 

 

 

 

Liburua irakurri ostean.

·         Emazu liburuaren balorazio orokorra

Niri pertsonalki liburu hau ez zait asko gustatu. Irakurtzeko erreza da bai, baina ez zait oso interesgarria iruditu, niri beste motatako liburuak gustatzen zaizkidalako. Beste baterako liburu bat irakurri aurretik nire ikaskideei galdetuko diet ea interesgarria den ala ez.

·         Adierazi nola sentitu zaren irakurri duzun bitartean. Adibideak:

o        Liburu hau nahiko atseginez irakurri dut, amodiozko eta beldurrezko liburuak gustoko ditudalako, hala ere, pixka bat irreala iruditu zait istorio hau. Batzuetan pixka bat asperturik irakurri dut, baina gehienetan ea zer gertatuko zen jakiteko irrikaz egon naiz.

o        Liburuak interesari eusten dio, zeren misterioa dauka eta liburu bat misterioa daukanean interesari eusten dio irakurle guztiak ea zer gertatuko den jakitearen zain daudelako.

o        Liburua amaitzea nahi nuen ea nola bukatzen zen jakin nahi nuelako.

o        Liburuak hausnartu arazi nau hainbat konturi buruz:…

o        Ez naiz protagonistarekin identifikatuta sentitu ni ez naizelako bera bezala, ez zaidalako gustatzen bakarrik egotea, kontrakoa, lagun askorekin egotea gustatzen zait. Indentifikatuta sentitu naiz gauza bakar batean, nire adineko neska dela.

o        Istorioa kontatzeko moduak eman dit atentzioa. Misterioa beti modu batean edo bestean mantentzen duelako.

 

·         Gomendatu liburua (ala ez), zer irakurle motari gustatu dakiokeen adieraziz eta horretarako arrazoiren bat emanez.

Bai liburu hau gomendatuko nuke niri pertsonalki asko gustatu zaidalako. Misteriozko liburuak gustatzen zaienei gomendatuko nie, baina liburu mota hauek gustoko ez dutenei ez nieke gomendatuko.

·         Adierazi ea irakurriko ote zenukeen idazle beraren beste libururik.

Bai irakurrik nituzke idazle honen beste liburu batzuk, mota honetakoak izango balira noski.

·         Bila interneten idazle beraren beste libururen bat interesgarria izan dakikezuna.

-Urtebete itsasargian

Ez zaizkit idazle honek idatzitako liburu interesgarri gehiagorik atera. Gazteentzako liburuak 6 urtetik aurrerako haurrentzako direlako eta helduentzako liburuak oso serioak eta irakurtzeko zailak iruditzen zaizkidalako.

Bi letter / Bi anai
Non sailkatua : 2009 Martxoa 4

  • Liburuak osorik irakurri dituzu? Zer moduzkoa iruditu zaizkizu? (’ongi’ eta ‘gaizki’ bezalako adizlagunak debekatuta)
  • Bai, bi liburuak osorik irakurri ditut. Lehenengoa “Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian”, “Bi anai” baino gehiago gustatu egin zait. Nire ustez Bi letter-ena nahiko entretenigarria da eta gure adineko gazteentzat interesgarria izan daiteke, baina Bi anai, ez zait asko gustatu, nahiko aspergarria izan da nire gusturako. Beste baterako gure adinerako liburu egokiagoak bilatu, mesedez.

  • 1500 bat karakteretan laburbil itzazu argumentuak.
  • Bi letter:

    Istorio hau  Estatu Batuetan bizi zen gizon zahar euskaldun bati buruz hitz egiten digu. Protagonista Old Martin du izena eta bere seme, errain eta ilobarekin bizi da. Gizon  hau nahiko zoriontsua da nahiz eta ingelesa oso ondo ez maneiatu, baina Euskal Herria benetan faltan sentitzen du. Bere iloba Jimmy-rekin  oso erlazio ona dauka eta bere Euskal Herria maiteaz hitz egiten dio. Noizbehinka letter batzuk heltzen zaizkio eta horiekin hasita, bere Euskal Herriko bizitza kontatzen digu eta horrekin segidan kontatzen digu nola bere bi lagunen artean liskar bat eduki zuten. Istorio hori oso luzea da, baina gainetik kontatuko dut. Bere bi lagunak, bat nahiko handia eta indartsua zen eta bestea aldiz, txikiagoa eta ahulagoa. Handiena emakumeekin egotea oso gustuko zuen, baina bestea nahiko lotsatia zen, beraz ez zen emakumeekin aritzen. Handiena beti aritzen zen ahulena mespresatzen, orduan egun batean, lehiaketa bat egitea erabaki zuten. Azkenean, lehiaketa horretan ahulena atera zen irabazle.

    Bi anai

    Istorio honetan bi anaien bizitzak kontatzen dira agertzen diren animalien ikuspuntutik. Paulo mutil bat zen bere anaia Danielekin bizi zena, Obaba izeneko herrian. Nahiko bizitza gogorra zuen, Danielek adimen-urrikoa zelako. Mutiko hau ez zuten begi onez hartzen herritarrek, gainera bere adimen-urritasunagatik eragin sexualak izaten zituelako. Lehen esan dudan bezala biak batera bizi ziren, bakarrik, bere aita hilik zegoelako eta honek Paulori bere anaia ondo zaintzea agindu ziolako, hori gutxi izango balitz bezala Paulok egun osoa lan egiten eman behar zuen, haiek biak jateko eta bizirauteko diru nahikoa izateko. Haien lehengusina, Carmen zuen izena eta oso gaiztoa eta lazgarria izaten zen haiekin, haien bizitza zena baino zailagoak eginez. Istorian zehar, ikus dezakegu nola, agertzen den animali bakoitza istorioa bere ikuspuntutik azaltzen duen bakoitzaren mintzoaz gidatuta. Liburuan aurrera eginez ikusten dugu nola lehen aipatutako animaliak desagertu eta beste berri batzuk agertzen diren. Azkenean, animalia guztiak desagertzen dira bat izan ezik, heriotza sinbolizatzen duena.

  • Bi letter: zer eragin sortzen du irakurlearengan Atxagak ingelesezko hitzak tartekatuz? Old Martin eta Kathleen-en arteko herremanaren ezaugarriak eman.
  • Nire ustez, Atxagak ingelesezko hitzak tartekatuz puntu interesgarri bat ematen dio liburuari, irakurlearen arreta deituz.

    Martin eta Kathleen errainak dira, baina haien artean arazo larri bat dute, hizkuntza, Old Martin oso ingelez traketsa duelako eta Katheen ingelesez hitz egiten dutelako. Hala ere, asko maite dira elkar.

  • Bi anai: Zer da Mintzoa, zure ustez? Lotu animalia hauek eta pertsonaiak: Sugea, txoria, katagorria / Paulo, Daniel, Carmen.
  • Nire ustez, Mintzoa zure barrunbea da, hau da barrutik hitz egiten dizun zerbait, gauzen alde onak eta txarrak esaten dizkizuna, eta pentsatzea eta buruan korapiloak izatea eragiten dizuna.

    Sugea, txoria eta katagorria liburu honetan agertzen diren animaliak dira, bere ikuspuntutik istorioa kontatzen duten animaliak.

    Paulo, Daniel eta Carmen: Paulo eta Daniel liburu honetako anaiak dira eta Carmen bi hauen lehengusina da, haien bizitza zailagoa egitea nahi duena.

    GALDERA ANIMALIAK ETA PERTSONAIAK LOTZEA ZEN…

    8’5-4=4’5

    Egia edo gezurra ?
    Non sailkatua : 2008 Abendua 10

    Kaixo!

    Egia eta gezurraz hitz egin behar dugu. Hasteko egiari buruz hitz egingo dut, oso ondo dago egia esatea baina guztiok dakigunez inork ez du beti egia esaten, beti dago norbait gezurrak esaten dituena. Gezur gupidatsuak izan daitezke, baina ia beti gezur mota horiek batean geratzen dira, hau da, gezur horiek esaten dituzten pertsonek ez dabiltzate beti gezur asko esaten. Beste aldetik badaude egun guztian gezurrak esaten dabiltzaten pertsonak, eguneko edozein momentuan edo edozein lekutan gezurrak esaten dituztenak edozergatik, momentu horretan gezurrak esan nahi dituztelako.

    Lehengo kasuan daudenak, pertsona nagusiak izaten dira gehienetan, lanerako kontuetarako, seme-alabak kasu egiteko edo oso adibide ona orain gabonak heltzen zaizkigunez olentzero eta errege maguen kasua izan daiteke, gurasoek edo anai-arreba handiek etxeko txikiei gezurrak esaten dizkiete egun horiek magikoak izateko.

    Bigarren kasuan daudenak, ume txikiak edo nerabeak izaten dira, gauza askotarako esaten dituzte gezurrak, oso gezur komuna izaten da esatea lagunei denbora gehiago usten dietela kalean edo etxeko lanak egin dituzula esatea…

    Honekin nire idazlana amaitutzat emango dut, egia eta gezurra esateko momentuak daudela uste dut eta gezurrak esatea momentuaren arabera ona edo txarra izan daiteke.

    Koldo irakurtzen baduzu ondo ibiltzea espero dut.

    Goraintziak,

    Alazne

    1. Zertarako erabiliko dugu bloga ?
    Non sailkatua : 2008 Azaroa 24

    Kaixo !

    Blog hau erabiliko dudan lehenengo eguna da gaur. Koldo-k hau zertarako erabiliko dugun buruz idaztea agindu digu.

    Nire ustez, modu honen bidez euskara eta teknologia berria aldi berean landu ahal ditugu. Hemen idatzi beharreko iruzkinen bidez gure irakaslea eta ikaskideak gure idazteko estiloa ikus dezakete eta horrela guztiengandik zerbait ikasi ahal dezakegu. Gure lagunen iruzkinetan dauden ortografia akatzak ikus ditzakegu eta horrela haie horiek ondo idazteko esan ahal diegu.

    Beraz, ni euskara lan egiteko modu hau gustoko dut, gainera entretenigarriagoa da eta ez dugu hainbesteko eskuen minik sentitzen.

    Agur,

     Alazne.

    Kaixo Mundua!
    Non sailkatua : 2008 Urria 27

    Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!


    Pertsonala
    • Deskribapena :
    • Nire ICQ:
    • Nire MSN:
    Egutegia
    Otsaila 2012
    A A A O O L I
    « mai    
     12345
    6789101112
    13141516171819
    20212223242526
    272829  
    Honi buruz
    Atalak

    Artxiboak
    Bilatu

     
    Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
    hosting y dominios