Kaixo!
Egia eta gezurraz hitz egin behar dugu. Hasteko egiari buruz hitz egingo dut, oso ondo dago egia esatea baina guztiok dakigunez inork ez du beti egia esaten, beti dago norbait gezurrak esaten dituena. Gezur gupidatsuak izan daitezke, baina ia beti gezur mota horiek batean geratzen dira, hau da, gezur horiek esaten dituzten pertsonek ez dabiltzate beti gezur asko esaten. Beste aldetik badaude egun guztian gezurrak esaten dabiltzaten pertsonak, eguneko edozein momentuan edo edozein lekutan gezurrak esaten dituztenak edozergatik, momentu horretan gezurrak esan nahi dituztelako.
Lehengo kasuan daudenak, pertsona nagusiak izaten dira gehienetan, lanerako kontuetarako, seme-alabak kasu egiteko edo oso adibide ona orain gabonak heltzen zaizkigunez olentzero eta errege maguen kasua izan daiteke, gurasoek edo anai-arreba handiek etxeko txikiei gezurrak esaten dizkiete egun horiek magikoak izateko.
Bigarren kasuan daudenak, ume txikiak edo nerabeak izaten dira, gauza askotarako esaten dituzte gezurrak, oso gezur komuna izaten da esatea lagunei denbora gehiago usten dietela kalean edo etxeko lanak egin dituzula esatea…
Honekin nire idazlana amaitutzat emango dut, egia eta gezurra esateko momentuak daudela uste dut eta gezurrak esatea momentuaren arabera ona edo txarra izan daiteke.
Koldo irakurtzen baduzu ondo ibiltzea espero dut.
Goraintziak,
Alazne

Oso ondo lantxe!!
goizalde