Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  
Bi letter / Bi anai
  • Liburuak osorik irakurri dituzu? Zer moduzkoa iruditu zaizkizu? (’ongi’ eta ‘gaizki’ bezalako adizlagunak debekatuta)
  • Bai, bi liburuak osorik irakurri ditut. Lehenengoa “Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian”, “Bi anai” baino gehiago gustatu egin zait. Nire ustez Bi letter-ena nahiko entretenigarria da eta gure adineko gazteentzat interesgarria izan daiteke, baina Bi anai, ez zait asko gustatu, nahiko aspergarria izan da nire gusturako. Beste baterako gure adinerako liburu egokiagoak bilatu, mesedez.

  • 1500 bat karakteretan laburbil itzazu argumentuak.
  • Bi letter:

    Istorio hau  Estatu Batuetan bizi zen gizon zahar euskaldun bati buruz hitz egiten digu. Protagonista Old Martin du izena eta bere seme, errain eta ilobarekin bizi da. Gizon  hau nahiko zoriontsua da nahiz eta ingelesa oso ondo ez maneiatu, baina Euskal Herria benetan faltan sentitzen du. Bere iloba Jimmy-rekin  oso erlazio ona dauka eta bere Euskal Herria maiteaz hitz egiten dio. Noizbehinka letter batzuk heltzen zaizkio eta horiekin hasita, bere Euskal Herriko bizitza kontatzen digu eta horrekin segidan kontatzen digu nola bere bi lagunen artean liskar bat eduki zuten. Istorio hori oso luzea da, baina gainetik kontatuko dut. Bere bi lagunak, bat nahiko handia eta indartsua zen eta bestea aldiz, txikiagoa eta ahulagoa. Handiena emakumeekin egotea oso gustuko zuen, baina bestea nahiko lotsatia zen, beraz ez zen emakumeekin aritzen. Handiena beti aritzen zen ahulena mespresatzen, orduan egun batean, lehiaketa bat egitea erabaki zuten. Azkenean, lehiaketa horretan ahulena atera zen irabazle.

    Bi anai

    Istorio honetan bi anaien bizitzak kontatzen dira agertzen diren animalien ikuspuntutik. Paulo mutil bat zen bere anaia Danielekin bizi zena, Obaba izeneko herrian. Nahiko bizitza gogorra zuen, Danielek adimen-urrikoa zelako. Mutiko hau ez zuten begi onez hartzen herritarrek, gainera bere adimen-urritasunagatik eragin sexualak izaten zituelako. Lehen esan dudan bezala biak batera bizi ziren, bakarrik, bere aita hilik zegoelako eta honek Paulori bere anaia ondo zaintzea agindu ziolako, hori gutxi izango balitz bezala Paulok egun osoa lan egiten eman behar zuen, haiek biak jateko eta bizirauteko diru nahikoa izateko. Haien lehengusina, Carmen zuen izena eta oso gaiztoa eta lazgarria izaten zen haiekin, haien bizitza zena baino zailagoak eginez. Istorian zehar, ikus dezakegu nola, agertzen den animali bakoitza istorioa bere ikuspuntutik azaltzen duen bakoitzaren mintzoaz gidatuta. Liburuan aurrera eginez ikusten dugu nola lehen aipatutako animaliak desagertu eta beste berri batzuk agertzen diren. Azkenean, animalia guztiak desagertzen dira bat izan ezik, heriotza sinbolizatzen duena.

  • Bi letter: zer eragin sortzen du irakurlearengan Atxagak ingelesezko hitzak tartekatuz? Old Martin eta Kathleen-en arteko herremanaren ezaugarriak eman.
  • Nire ustez, Atxagak ingelesezko hitzak tartekatuz puntu interesgarri bat ematen dio liburuari, irakurlearen arreta deituz.

    Martin eta Kathleen errainak dira, baina haien artean arazo larri bat dute, hizkuntza, Old Martin oso ingelez traketsa duelako eta Katheen ingelesez hitz egiten dutelako. Hala ere, asko maite dira elkar.

  • Bi anai: Zer da Mintzoa, zure ustez? Lotu animalia hauek eta pertsonaiak: Sugea, txoria, katagorria / Paulo, Daniel, Carmen.
  • Nire ustez, Mintzoa zure barrunbea da, hau da barrutik hitz egiten dizun zerbait, gauzen alde onak eta txarrak esaten dizkizuna, eta pentsatzea eta buruan korapiloak izatea eragiten dizuna.

    Sugea, txoria eta katagorria liburu honetan agertzen diren animaliak dira, bere ikuspuntutik istorioa kontatzen duten animaliak.

    Paulo, Daniel eta Carmen: Paulo eta Daniel liburu honetako anaiak dira eta Carmen bi hauen lehengusina da, haien bizitza zailagoa egitea nahi duena.

    GALDERA ANIMALIAK ETA PERTSONAIAK LOTZEA ZEN…

    8’5-4=4’5

    zabaldubildudel.icio.us
      »   Sarrera honen data:   Asteazkena, 2009 Martxoa 4 @ 9:30 am eta dagozkion atalak: Sailkatugabeak. Sarrera hontara bidalitako iruzkinen jarraipena egin dezakezu RSS 2.0 jarioaren bitartez. Sarrera hontan iruzkin bat idatzi, edota trackback egin dezakezu

    Iruzkinik Ez »

    Oraindik ez dago iruzkinik.

    Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. Aipuaren URIa

    Iruzkina idatzi


    Pertsonala
    • Deskribapena :
    • Nire ICQ:
    • Nire MSN:
    Egutegia
    Martxoa 2009
    A A A O O L I
    « Abe   mai »
     1
    2345678
    9101112131415
    16171819202122
    23242526272829
    3031  
    Honi buruz
    Atalak

    Artxiboak
    Bilatu

     
    Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
    hosting y dominios